274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Enerizko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

1/2020 aurrekontu-aldaketa: Kreditu-gehigarria hiri-espazioak hobetzeko.

2/2020 aurrekontu-aldaketa: Aparteko kreditua inbertsioetarako.

Espedienteak Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Eneritzen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2013672