274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Akats zuzenketa, kargu publikodunak izendatzeko
eta kargutik kentzeko iragarkian

Oharturik akatsa egin dela 2020ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12koan, argitaratu iragarkian, hura zuzendu eta zuzendua argitaratzeko agintzen da.

2020ko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, Gustavo Rodríguez Aguado alkatearen 2020ko urriaren 15eko 169. eta 170. Ebazpenen berri eman zen:

–Kargutik kentzea Rebeca Valbuena Sola Jaien, Kirolaren eta Gazteriaren Informazio Batzordeko burua (Jaien Atala). Eginkizun horiek Alkatetzak bere gain hartzea.

–Rebeca Valbuena Solaren lehen alkateorde-kargua bertan behera uztea.

–Raquel Paz Aperte lehen alkateorde izendatzea.

Cabanillasen, 2020ko urriaren 26an.–Jarduneko alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2013548