2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARE
2020ko zerga-tasak
Udalak, 2019ko azaroaren 22an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2020rako zerga-tasak. Erabaki hori argitaratu zen 2019ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an.
Gerora onetsi da 29/2019 Foru Legea, abenduaren 23koa, zeinak hizpide baitu zenbait zerga aldatzea eta beste tributu-neurri batzuk hartzea, eta lege horrek aldatu egin ditu, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
Hortaz, Udalak, 2020ko urtarrilaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aplikatu beharreko koefizienteak egokitzea 29/2019 Foru Legean onetsitakora. Hala, izanen dira sortzealdi guztietarako aurreikusitako gehieneko koefizienteak.
Zaren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.
Iragarkiaren kodea: L2000834