27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2020ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Carcarren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2000843