254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

337/2020 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluan unibertsitateetako batek duen ordezkaria aldatzen duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen duen ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuaren 5.3.i) artikuluarekin bat, Kontseiluaren osoko bilkuraren kideak izanen dira, besteak beste, Nafarroako unibertsitate bakoitzaren ordezkari bat.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen duen ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluarekin bat, Kontseilua osatzen duten erakundeen edo instituzioen ordezkariak kontseilukide izanen dira gizarte zerbitzuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak ordezkatzen dituen arte, aldez aurretik proposamena egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitateak proposamen bat egin du, unibertsitatea ordezkatzen duen kidea aldatzeko.

Horrenbestez, ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Natalia Couto Calvo andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz. Kide berriak Sofía Collantes Estrada andrea ordeztuko du, zeinari parte-hartzea eskertzen baitzaio.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2012103