254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2237. lurzatian. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2020ko irailaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Villatuertako 1. poligonoko 2237. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Jon Mañeru Asartak sustatu du, eta haren helburua da San Migel kaleko 5ean dagoen lurzatiaren lerrokadurak aldatzea. Zehazki, hirigintzako arau hauek aldatuko dira:

Ekialdeko gehieneko lerrokadura aldatu da: 18 metrotik 29,5 metrora. Halaber, gehieneko lerrokadurak ezarri dira, kanpoaldean, eta etxebizitzari atxikia, portxe bat egiteko (L formaduna). Portxeak hegoaldera ematen du, eta, hain zuzen, han egongo da lorategia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hura argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2020ko urriaren 8an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2011868