254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Eguesko industriaguneko plan partzialaren ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko urriaren 6ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eguesko industriaguneko plan partzialaren ordenantza aldatzea.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen prentsan, 2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon den bitartean ez da haren aurkako alegaziorik jarri. Dena den, hasierako proposamenean, sustatzaileak eskatu zuen ordenantzaren lau artikulu aldatzea: 10.a, 38.a, 46.a eta 54.a; baina Hirigintzako Arloak zera adierazi du: enpresak aurkeztutako proiekturako nahikoa dela 38. eta 46. artikuluak aldatzea, eta hirigintzaren ikuspuntutik ez dagoela justifikatzerik 10. eta 54. artikuluak aldatzeko beharra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan horri buruz ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira ordenantzaren 38. eta 46. artikuluetan egindako aldaketak. Hona hemen:

Aldatutako artikuluak (PDFa).

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa bete beharrez.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko urriaren 7an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2011882