2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa, APA 1eko M6B etxe-sailean (2138. eta 2139. lurzatiak, Peñas de Azanza kalea). Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2020ko uztailaren 30eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko M6B etxe-sailean (2138. eta 2139. lurzatiak), Francisco Javier Etayo Arbizuk sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatuarekin bat.
Lizarran, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2011970