254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa, Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 54. artikuluan eta Hirigintzako Araudi Partikularreko 5.4 artikuluan. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusita Cintruenigoko Udalak, 2020ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Cintruenigoko Udal Planeko aldaketa xehatua, Hirigintzako Araudi Orokorreko 54. artikuluan eta Hirigintzako Araudi Partikularreko 5.4. artikuluan, Udalaren ekimenez sustatua.

Ikusita aipatutako aldaketaren iragarkia 2020ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela, uztailaren 30ean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatutako egunkarietan ere, eta jendaurrean egon den bitartean ez dela alegaziorik jarri; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72 artikuluekin.

Eta, azkenik, ikusita Ur, Obra, Hirigintza eta Etxebizitzako Informazio Batzordeak 2020ko irailaren 22an emandako irizpena,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea aldaketa Cintruenigoko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko 54. artikuluan eta Hirigintzako Araudi Partikularreko 5.4. artikuluan, honela deritzon agirian jasotakoarekin bat etorriz: “Cintruenigoko Udal Planeko aldaketa xehatua, Hirigintzako Araudi Orokorreko 54. artikuluan eta Hirigintzako Araudi Partikularreko 5.4. Artikuluan”. Agiria 2020ko ekainekoa da, eta Udalaren ekimenez sustatu da.

2. Igor bekio erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Onetsitako araudiaren kontra errekurtso hauek aurkez ditzakete:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2011977