250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2020ko tarifak

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2020ko urriaren 1ean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea tarifak ordenantza honetarako: Ordenantza fiskal orokorra, ur hornidurarako, saneamendurako eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuetarako. Hori dena, tarifak indarrean jar daitezen 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epea iragaten baldin bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da 2021erako espedientea, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2020ko urriaren 2an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2012099