2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2019ko aurrekontu luzatuko 01, 02, 03, 04 eta 05 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko urriaren 2an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu luzatuko 01/19, 02/19, 03/19, 04/19 eta 05/19 aurrekontu-aldaketak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.
Berriozarren, 2020ko urriaren 14an.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.
Iragarkiaren kodea: L2012124