250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2020ko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2020ko irailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagozkion 1., 2., 3. eta 4. aldaketak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea amaitutakoan.

Olaibarren, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2012203