2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EL BUSTO
1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2020ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ean, 1/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena eman zen argitara. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Aparteko kreditua.
GASTUAK:
6. kapitulua.–Banda zabalaren kanalizazioa: 20.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.
Kreditu-gehigarria.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Graduaren aitorpena: 20.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.
El Buston, 2020ko urriaren 8an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.
Iragarkiaren kodea: L2012140