250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2021eko karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik zer agindu ematen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoak, Cintruenigoko Udalak, 2020ko urriaren 8ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen, legeak eskatutako gehiengoz, onestea 2021eko ekitaldirako karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2012102