250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2020ko aurrekontuko 4.etik 6.era bitarteko aldaketak eta 8.etik 12.era bitarteko aldaketak. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, ikusirik udal kontu-hartzailetzaren txostena, hasiera batez onetsi zuen 4-6/2020 eta 8-12/2020 aurrekontu-aldaketak egiteko espedienteak, 2020ko behin betiko aurrekontua aldatzeko:

–4/2020 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria.

–5/2020 aurrekontu-aldaketa. Aparteko kreditua.

–6/2020 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria.

–8/2020 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria.

–9/2020 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria.

–10/2020 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria.

–11/2020 aurrekontu-aldaketa. Aparteko kreditua.

–12/2020 aurrekontu-aldaketa. Aparteko kreditua.

Espediente horiek Udal Idazkaritzan egonen dira 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek azter ditzaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iragaten bada inork erreklamaziorik egin gabe, aldaketak behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, bete daitezen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta hurrengoak (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Cintruenigon, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2012100