250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Informazio publikoa, hizpide duena legarra erauzteko meatzaritza proiektu bat, “Vicuña I” izeneko legar-hobia handitzekoa

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, haren ingurumen-inpaktuaren azterketa eta haren lehengoratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, hizpide dituena erauzketa industrien hondakinak kudeatzea eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestea eta lehengoratzea; eta 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

Tokia: 2. poligonoko 338., 339. eta 347. lurzatiak, “Planillos” alderdian.

30 egun baliodunean (kanpoan utzita larunbatak, igandeak eta jaiegunak), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak egin ditzakete jarduerak ukituak direnek, ahal dela Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1 - Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-ampliacion-explotacion-minera-vicuna-i-andosilla

Andosillan, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2011286