250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Osoko Bilkuraren 2020ko irailaren 21eko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2/2020 aldaketa 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean, 2020ko aurrekontuaren 10., 13. eta 14. exekuzio oinarriei buruzkoa baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da Ameskoabarrengo Udaleko Idazkaritzan, Zudairiko San Anton kaleko 30ean, hamabost egunez, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2020ko urriaren 6an.–Udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2012141