250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Musika eta Dantza Eskolaren aurrekontuko 1/2020 aldaketa, aparteko kredituaren bidezkoa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Musika eta Dantza Eskolaren 2020ko aurrekontua aldatzen duen 1/2020 espedientea, aparteko kredituaren bidezkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara eman zen osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia, 2020ko irailaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

GASTU goitituak:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

2318 2269901

Produktuak erostea, COVID-19

2.767,50 euro

2318 625002

Altzariak erostea, COVID-19

6.008,42 euro

GUZTIRA

8.775,92 euro

Aurreko kreditu-aldaketak finantzatuko dira honako partida honen kargura:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 3261 22300

Garraio zerbitzuak

1.950,00 euro

1 3261 22199

Material instrumentala eta partiturak

200,00 euro

1 3261 22299

Telekomunikazio gastuak

200,00 euro

1 3261 22607

Langileen hautapen-prozesuak

300,00 euro

1 3261 2260901

Kontzertu pedagogikoak

1.500,00 euro

1 3261 2260902

Festak

135,42 euro

1 3261 2260906

Genero Berdintasunerako Planaren jarduerak

1.500,00 euro

1 3261 22104

Dantzako materiala

1.000,00 euro

1 3261 23120

Lokomozio eta ikastaroetarako dietak

1.500,00 euro

1 3261 22400

Eraikineko asegurua

490,50 euro

GUZTIRA

8.775,92 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2012121