249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2060/2020 EBAZPENA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, unibertsitateko erdi mailako tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 128/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2019ko Nafarroako 21. Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 740/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 1550/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan.

Hautaprobak amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 1565/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori 2020ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17koan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Raquel Cemboráin Iriarte andrea, Irene María Irisarri andrea eta Alfonso Baigorri Gurrea jauna, txanda irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, unibertsitateko erdi mailako tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Raquel Cemboráin Iriarte andreari 1664 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Irene María Irisarri andreari 1666 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Alfonso Baigorri Gurrea jaunari 1667 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Langileen Unitateetan jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. 71461 eta 71462 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak bete gabe geratu direla aldarrikatzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Langileriaren Kudeaketarako Unitatera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2011301