247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

396E/2020 EBAZPENA, urriaren 8koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 239E/2020 Ebazpena, dirulaguntza deialdi bat onetsi zuena, 2020koa, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 239E/2020 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, 2020koa, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei, eta 400.000 euroko gastua baimendu zen deialdi horren ondoriozko konpromisoak betetzeko.

Ebazpen hori 2020ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6koan.

7.1 oinarri arautzaileak ezartzen duenez, eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hau da, eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 7an hasi eta irailaren 7an bukatu zen, bi egun horiek barne.

Horrez gain, 10.1 oinarri arautzaileak ezartzen duenez, noiznahi aurkezten ahalko dira egindako jarduketen frogagiriak, dirulaguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2020ko urriaren 13an, egun hori barne.

Deialdia kudeatzen duen organoak proposatu du deialdia bukatu eta ebazteko proposamena igortzeko data atzeratzea, enpresa txiki eta ertain eskatzaileek jarduketak justifikatzeko aurreikusitako azken eguna baino beranduago.

Horregatik, organo kudeatzaileak proposatzen du epe hori 2020ko azaroaren 16ra arte luzatzea, egun hori barne, entitate onuradunek aurkez ditzaten egindako jarduketen frogagiriak eta modu efizienteagoan kudeatu ahal izateko dirulaguntza deialdi hori, haren onura publikoa bermatze aldera.

Bestalde, 12. oinarri arautzaileak ezartzen du zein diren enpresa txiki eta ertain onuradunen betebeharrak, baita horiek ez betetzearen ondorioak ere; zehazki, 2.a) apartatuak ezartzen duenez: Frogagiriak 10. oinarrian ezarritako epea iraganda baina 2020ko urriaren 31 baino lehenago aurkezten badira, %10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Egun hori baino beranduago aurkezten badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat joko da.

Frogagiriak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 16ra arte luzatu denez, egun hori barne, testu berria izanen du aurreko paragrafoak, honakoa alegia:

Frogagiriak 10. oinarrian ezarritako epea iraganda baina 2020ko abenduaren 4a baino lehenago aurkezten badira, %10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Egun hori baino beranduago aurkezten badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat joko da.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 10.1 oinarri arautzailea aldatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 239E/2020 Ebazpenaren I. eranskinean. Ebazpen horren bidez onesten da dirulaguntza deialdi bat, 2020koa, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei. Hau da aldaketa:

Honako hau dioen tokian:

10.1. Frogagiriak aurkezteko epea.

Noiznahi aurkezten ahalko dira egindako jarduketen frogagiriak, dirulaguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2020ko urriaren 13an.

Honako hau behar du:

10.1. Frogagiriak aurkezteko epea.

Noiznahi aurkezten ahalko dira egindako jarduketen frogagiriak, dirulaguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2020ko azaroaren 16an, egun hori barne.

2. 10.2.a) oinarri arautzailea aldatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 239E/2020 Ebazpenaren I. eranskinean . Ebazpen horren bidez onesten da dirulaguntza deialdi bat, 2020koa, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei. Hau da aldaketa:

Honako hau dioen tokian:

Frogagiriak 10. oinarrian ezarritako epea iraganda baina 2020ko urriaren 31 baino lehenago aurkezten badira, %10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Egun hori baino beranduago aurkezten badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat joko da.

Honako hau behar du:

Frogagiriak 10. oinarrian ezarritako epea iraganda baina 2020ko abenduaren 4a baino lehenago aurkezten badira, %10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Egun hori baino beranduago aurkezten badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat joko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea dirulaguntza deialdi honetan eskaera aurkeztu duten enpresa txiki eta ertainei.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 8an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2011904