247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planaren egiturazko aldaketa XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

PLE 01-OCT-20 (12/CU).

«Ikusi da Administrazioarekiko Auzien Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2017ko azaroaren 8an emandako 468/2017 epaia apelazio bat ebazteko. Haren bidez, baliogabe deklaratu ziren “XIX (Milagrosa) unitate integratuko 2. sektoreko plan partziala, ARS4 banaketa-eremuan, 2011ko otsailaren 18koa” eta eremu horretako birpartzelazio proiektua. Orobat, ikusi dira Hirigintza Gerentziako legelariak 2019ko azaroaren 19an emandako txostena eta Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko proiektua XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektoreari (ARS-4) dagokionez. Bestalde, aintzat hartu dira Aholkularitza Juridikoko zuzendariak 2020ko irailaren 18an emandako txostena; Gobernu Batzarrak hartutako erabakia Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean (ARS-4) eta, azkenik, idazkariak 2020ko irailaren 25ean emandako txostena. Horiek guztiak horrela, bada

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea agiri hau: Udal Planaren egiturazko aldaketa XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4. Haren helburua da eremu horretako antolamendua erregularizatzea eta erabilera global berri bat sartzea: bulegoetarako, alegia.

2. Espedientearen eta agiriaren kopia bana bidaltzea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzari, ngurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua izapidetu dezan.

3. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.

4. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 8an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2011855