247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Eraikuntzen ordenantza orokorraren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arantzako eraikuntzen ordenantza orokorraren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2011820