2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 2/2020 aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2020ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Aparteko kredituaren espedientea:
1.–Gastu goitituak:
1 169 68900 Haurrendako parkea birkokatzea: 12.600 euro.
Guztira: 12.600 euro.
Finantzaketa:
2.–Diru-sarrera goitituak:
1 87000.–Diruzaintzako gerakina: 12.600 euro.
Guztira: 12.600 euro.
Iturmendin, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L2011849