242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Leitzako eskola-garraioko prezio publikoak onartzea,
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat

Larraungo Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, 2019-2020 ikasturteko Leitzako eskola-garraioko prezio publikoak onartu zituen, Larraungo eta Lekunberriko Udalek antolatutako autobusa erabiltzen duten DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. Honako taula honetan zehazten dira.

2019-2020 IKASTURTEKO ESKOLA-GARRAIOKO
PREZIO PUBLIKOAK ONARTZEA, DBHKO 3.
ETA 4. MAILETAKO IKASLEENTZAT

Ikaslearen etxetik ikastetxeraino edo hurbilen duen ikasleen autobus geralekuraino dauden kilometroen arabera finkatuko da prezio publikoaren zenbatekoa, eta honako kilometro eskalari jarraikiz:

10 KM BITARTE

10 KM BAINO GEHIAGO ETA 20 KM BITARTE

20 KM BAINO GEHIAGO ETA 30 KM BITARTE

30 KM BAINO GEHIAGO

Ikasle bat

482,56

676,34

949,80

1.328,93

Bi ikasle

375,33

524,67

726,47

1.011,47

Hiru ikasle edo gehiago

280,20

387,67

532,03

741,93

Diru kopuru horiek ikasturte eta ikasleko dira.

Distantzia, laguntza hauek emateari begira, ikaslearen helbideari dagokion herrigunetik ikastetxeraino edo hurbilen dagoen ikasleen autobus geralekuraino neurtuko da, hurrenez hurren. Populazio barreiatuaren kasuan (baserriak), distantzia ikaslearen etxetik bertatik kontatuko da.

Diru kopuru horiek ikasturte eta ikasleko dira, baina COVID-19 osasun krisia dela eta larrialdi egoeraren ondorioz eskaini ez den zerbitzua, proportzioan deskontua eginen da.

Adieraztea 2020ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2koan, argitaratutako prezioak, bakarrik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak ez diren ikasleei aplikatuko zaizkiela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2011123