24. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2020ko lan egutegia

Corellako Udaleko alkate udalburu naizen honek, legeriak ematen didan ahalmena erabiliz,

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Ikusirik 2020ko abenduaren 4a lanik gabeko eguntzat ezarri dela udal bulegoen lan-egutegian.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Hurrengo egun baliogabeetan itxirik egonen direla Corellako España plazan (z.g.) dauden udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Ezartzea aipatu udal bulegoak itxirik egonen direla 2020ko abenduaren 4an, nahiz eta egun balioduna izan administrazioko epeak zenbatzeko.

Corellan, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2000703