238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontuko 04/2020 eta 05/2020 aldaketak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tafallan, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2011393