233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Eremu publikoa okupatzeko tasa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eremu publikoa okupatzeko tasa arautzen duen udal ordenantzan (2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Andosillan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Indarrean jarriko da argitaratu eta biharamunean.

Andosillan, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2011142