233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia Alloko 4. poligonoko 527-1 eta 527-2 lurzatietan. Hasierako onespena

Alkateak 2020ko irailaren 24an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia, Alloko 4. poligonoko 527-1 eta 527-2 lurzatietarako. Luis Lasa Doriak sustatu du, 4 poligonoko 527-1 eta 527-2 lurzatien lerrokadura definitzeko Leringo errepideari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 14:00etara.

Allon, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2011176