233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Ordenantza, Aberingo udal-mugartean instalazio fotovoltaikoak paratzea arautzen duena. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 206. artikuluan jasotako salbuespenarekin, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

1. Hasiera batean onestea Aberingo udal-mugartean instalazio fotovoltaikoak paratzea arautzen duen ordenantza.

2. Ordenantza hori jendaurrean jartzea 30 egunean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

3. Erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta behin betiko testua ere argitaratuko da batera.

Aberinen, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2011088