233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantzan, 2020. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2020ko irailaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa, Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzan, 2020. Aldaketa hori da lehen, bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak sartzea aipatu ordenantzan. Orobat, erabaki zuen delako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

ERANSKINA

COVID-19ak eragindako egoeraren eta administrazio publikoek hura borrokatzeko hartutako neurrien ondorioz, tributu izaera ez duen ondare-prestazio publikoa ordaintzera behartuta dauden batzuek ezin izan dute zerbitzua erabili beren jarduerak etenda gelditu direlako.

Hori dela-eta, proposatzen da eranskinean jasotako jarduerei emandako zerbitzuengatik ordaintzera behartuta daudenek, murrizketa horiek ukitu badituzte, jardueraren etenaldiaren indarraldiari eta/edo herritarrentzat itxita egon behar izan duten indarraldiari dagokion zatian murriztuta izatea ordaindu beharreko kuotak, tributu izaera ez duen ondare-prestazio publikoaren sortzapena eteteagatik, eta ordaintzera behartuta daudenen gaitasun ekonomiko iragankorrari lotutako neurria izango da, gainera.

Gehitzen dira honako:

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–Sortzapena etetea I. eranskineko jarduera batzuetarako.

Martxoaren 14an eten da eranskinean adierazitako jardueretan tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoen sortzapena, 3.1 artikuluan araututako zerbitzuengatik, eta 463/2020 Errege Dekretuak, eta dagozkion luzapenek, izendatutako alarma-egoeraren ondorioz jarduera bertan behera egotea eta/edo herritarrentzat itxita egotea indarrean dagoen bitartean. Ordaindu beharreko kuoten hainbanaketa egingo da.

Jarduera bertan behera egotearen eta/edo herritarrentzat itxita egotearen indarraldiari dagozkion zenbatekoak ordainarazi eta/edo bildu diren kasuetan, ukitutako zati proportzionalaren itzulketa ofizioz egingo da, SCPSArekin dauden zorrekin berdinduta edo igortzen den hurrengo likidaziotik kenduta.

Ez da kuota murriztuko jarduera normaltasunez garatu dela egiaztatzen den kasuetan.

Ordaintzera behartuta daudenek, jarduera edo herritarrentzat zabaltzea bertan behera gelditzea modu frogagarrian egiaztatzen dutenek eta eranskinean jasotako jardueren barnean ez daudenek, adierazitako kuota murriztea eskatu ahal izango dute.

Bigarren xedapen iragankorra.–Ordaintzeko epeak.

Alarma-egoeraren indarraldian amaitzen diren zorren ordainketa-epeak, eta bai aldi horretan sortzen direnak ere 2020ko ekainaren 1a arte luzatuko dira, arauak emandako epea luzeagoa bada izan ezik. Azken kasu horretan, epe hori izango da aplikatzekoa.

Hirugarren xedapen iragankorra.–Ordainketak geroratzea.

Ordenantza honetako 3.1 artikuluan araututako eta emandako zerbitzuen ondoriozko zorrak, baldin eta borondatez ordaintzeko epea 2020ko martxoaren 14a eta irailaren 30a artean amaitzen bazaie, geroratu ahal izango dira, aurretik eskaera arrazoitua eginda, bermerik eskatu gabe eta berandutze-interesik sortu gabe, hori guztia baldin eta eskatzaileak, gerorapena emanik, betebeharrak betetzen baditu gerorapenaren indarraldi guztian.

Geroratutako zorrak ordaintzeko epeak 2020ko abenduaren 31n amaituko dira.

Atal honetan finkatutako epeak luzatu ahal izango dira, Mankomunitateko buruaren ebazpenaren bidez, araudiak baimentzen dituen baldintzetan.

XEDAPEN IRAGANKORREN ERANSKINA

ERABILERAK

KOEF. ZUZ.

TARIFA ALDAKORRA, KUOATAREN
OINARRIAREN GAINEAN APLIKATZEKOA

KUOTA FINKOA

GEHIENEKO KUOTA

2

2

%0,207

277,48

917,28

9. Lokal komertzialak, elikadura izan ezik (finantza-entitateak barne)

3

4,25

%0,207

277,48

1.640,60

30. Kasinoa

34. Festa aretoa

43. Jatetxea

44. Kafetegia, taberna

42. Egoitza

4

1

%0,207

277,48

1.640,60

41. Hotela

5

1

%0,207

277,48

3.417,78

10. Industria lokalak

12. Industria pabiloia

13. Industria biltegia

14. Aldatoki eta jantokiak

93. Laborategia

6

1

%0,160

128,61

1.155,94

3. Jarduera ekonomikoa egiten deneko etxebizitzak

17. Bulegoak

45. Pentsioa/ostatua/aterpetxea

102. Biltzeko lokalak (txokoak, adingabeen aisia lokalak, hainbat gurtza, kultura arloko elkarteak...)

9

1

%0,160

218,04

917,28

21. Unibertsitatea

22. Institutua

23. Lanbide eskola

24. OHO eskola

25. Ikastetxea akademia

26. Haurtzaindegia

31. Antzokia

32. Zinema-aretoa

33. Auditoriuma

35. Zezen-plaza

36. Estadioak

37. Kiroldegiak

46. Elkarteak

Iragarkiaren kodea: L2011319