233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Iruñerriko hiri-garraioaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko irailaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Iruñerriko hiri-garraioaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzaren 5., 8. eta 13. artikuluetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2011264