233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko irailaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 2., 9., 13., 14., 17., 18., 20., 25., 26., 36., 37., 38., 40. eta 41. artikuluetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsiko da eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2011263