233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi Kirol Patronatuaren azkentzea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko “Ardoi Kirol Patronatua” erakunde autonomoaren azkentzea, desegin baita.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2011119