233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, 55. eta 57.2 artikuluetan, ezartzen du lizentzia mota horien eskaerak jendaurrean jarri behar direla hamabost eguneko epean, eta pertsonalki jakinaraziko zaiela jarduera kokatuko den tokiko auzoei, ukituak direla irizten diotenek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Hori dela eta, jakinarazten dizugu honako hau jaso eta hamabost eguneko epean, egoitza elektronikoaren bitartez edo posta elektronikoa erabiliz (registrourbanismo@pamplona.es), eskatu dezakezula zure herritar karpetan kontsultatu ahal izatea espedientearen dokumentazio teknikoa, bertan jarduera lizentziaren eskaria azter dezazun eta, kasua bada, udal honetako erregistroan bidezko alegazioak aurkez ditzazun.

Espediente zenbakia: LIO_2020_1638.

Paul Alberdi Echebarriak, Alejandro Barrio Hernaez ordezkatuz, lizentzia eskatu du honako jarduera honetarako:

AACC-4C Hiri altzariak biltegiratu, garbitu eta konpontzea. Landabengo ingurabidea, 52.

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.–Idazkari teknikoa, Fermín Bacaicoa Barnó.

Iragarkiaren kodea: L2011419