233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren 6. artikuluan, Orkoiengo Udalaren egungo egoitza ager dadin.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2010897