233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLAKARIZKETA

13. poligonoko 185A, 185B, 180., 178A eta 81. herri-lurzatien desafektazioa, erabilera lagatzeko

Ollakarizketako Kontzejuak, 2020ko abuztuaren 31n egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea desafektazioa, Ollakarizketako Kontzejuaren zenbait herri-lurzatiren erabilera lagatzeko 13. poligonoan; zehazki: 351,06 metro koadro 185A lurzatian; 143,92 metro koadro 185B lurzatian; 198,18 metro koadro 180. lurzatian; 113,71 metro koadro 178A lurzatian eta 182,54 metro koadro 81. lurzatian. Helburua da hustubidea jartzea, hondakin urak biltzeko.

2. Erabileraren lagapena arautuko duten baldintzak onestea.

3. Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluari jarraikiz. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko baimena emateko.

Ollakarizketan, 2020ko irailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Jose Ignacio Subiza Ataun.

Iragarkiaren kodea: L2010960