233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Hiri-jarduketarako plan berezia UO-6 unitatean. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Martzillako Udal Planeko UO-6 unitateari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2011143