233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ilurdozko 6. poligonoko 2. eta 148. lurzatietan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 2. eta 148. lurzatietan, Iñigo, Héctor eta Edurne Lekunberri Urmenetak sustatua eta Juan Ignacio Urquía Lus arkitektoak idatzia, 1880. sarrera zenbakia duena. Planaren helburua da aipatu lurzatien mugak aldatzea, bost lurzati independente eratzeko, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2011117