233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-11 unitatean. Behin betiko onespena

Azagrako alkateak, Alkatetzaren maiatzaren 6ko 145/2020 Dekretuaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-11 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Desarrollos Azagra SL sozietateak sustatua, eta berariaz ezarri zuen erabakiaren behin betiko onespena, alegaziorik aurkeztu ezean; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 169. artikuluari jarraikiz.

Espedientean ez denez alegaziorik jaso, aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azagran, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2011180