233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Lurren aprobetxamenduaren balorazioa adosteko hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean jartzea

Eduardo Benito Marinen eta Andosillako Udalaren artean izenpetu beharreko hitzarmena, helburu duena adostea ehiza zakurrak edukitzeko gune zoologiko bat egiteak ukitutako lurren balio gehikuntzaren %10i dagokion aprobetxamenduaren balorazioa, zeina laurehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita bat zentimotan zenbatu baita (499,61 euro).

Ikusirik Eduardo Benito Marinek sustatu obra espedientea Andosillako Udalean, eraikin bat jasotzeko, zakurtegia izanen dena.

Kontuan hartuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 113.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzoru urbanizaezinean kokatu edo garatu behar diren industriako edo hirugarren sektoreko jarduerek berekin ekarriko dutela udalari esleitu beharra ukitutako lurren balio gehikuntzaren %10i dagokion aprobetxamendua. Lagapen hau urbanizazio kargetatik salbuetsirik egonen da, karga horiek guztiak jabeen bizkar izanen baitira, bakoitzaren aprobetxamenduen arabera.

Jarraikiz balorazioko txostenari, zeina ebazpen honi eransten baitzaio.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 21.1.j) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Eduardo Benito Marinen eta Andosillako Udalaren artean izenpetu beharreko hitzarmena, helburu duena adostea ehiza zakurrak edukitzeko gune zoologiko bat egiteak ukitutako lurren balio gehikuntzaren %10i dagokion aprobetxamenduaren balorazioa, zeina laurehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita bat zentimotan zenbatu baita (499,61 euro).

Bigarrena.–Espedientea hogei egun baliodunean jendaurrean paratzea erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, informazio publikoaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erabaki hau Entitate honen iragarki-taulan argitara ematea, ediktuen bitartez.

Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei helaraztea, baita Udalbatzari ere hurrengo osoko bilkuran.

Andosillan, 2020ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2011174