231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Aldaketa, Udal hilerria arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

Udalak 2020ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 206. artikuluan jasotako salbuespenarekin, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea aldaketa, Udal hilerria arautzen duen ordenantzan.

2. Ordenantza hori jendaurrean jartzea 30 egunean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

3. Erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta behin betiko testua ere argitaratuko da batera.

Morentinen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2010798