231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

XEDATZEN DUT:

Udalerriko alkate Amaia Ruiz Marcolainek arrazoi pertsonalengatik ezin baititu bere karguari dagozkion ohiko eginkizunak bete 2020ko irailaren 28tik 30era, biak barne, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Leozko Udalbatzako alkateorde Celia Raquel Recalde Murilloren esku utzi dira haren eginkizunak.

Iratxetan (Leotz), 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2011284