231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Oltza Zendeako bake epaile ordezkoak bere karguari uko egin eta hori onartu zaionez, eta Bake Epaileei buruzko uztailaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko. Orobat, hogei egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetan.

Ororbian, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2011279