231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren karga-tasak
eta prezio publikoak 2021erako

Caparrosoko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin bilkuran, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea Lurzoru publikoa mahai, aulki eta mahaitxoekin okupatzeko terraza eta mahaitxoen instalazioa eta erabilera arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Laugarrena.–Hasiera batez onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Bosgarrena.–Hasiera batez onestea José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Seigarrena.–Onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak, ez baitira igoko 2020an indarrean daudenei dagokienez.

Zazpigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskaletako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zortzigarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko tramiteak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2011130