231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Kontzejuaren ordenantza fiskala, kirol eremu irekien erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuak, 2020ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren ordenantza, kirol eremu irekien erabilera arautzen duena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artikan, 2020ko irailaren 30ean.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2011300