231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 437/2020 Ebazpenaren aurka. Horren bidez behin betiko zerrenda ezarri zen Nafarroako toki-erakundeetan B taldeko kontu-hartzaile izateko hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen lanpostuetarako, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Francisco Javier Arauz de Robles Dávila jaunak, ordezkatuz María Teresa Pinillos Salvador, Ana Ramos Martín de Miguel, María José Aragón García, Sonia Cordón Medrano eta Idoia González de Zárate Fernández de Retama andreak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 437/2020 Ebazpenaren aurka; horren bidez behin betiko zerrenda ezarri zen Nafarroako toki-erakundeetan B taldeko kontu-hartzaile izateko hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen lanpostuetarako, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2020ko urriaren 2an.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo.

Iragarkiaren kodea: F2011439