227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1367/2020 EBAZPENA, irailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Gloria Sanz Lafuente andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak otsailaren 24an emandako 400/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5156 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2020ko irailaren 3an egindako proposamena, María Gloria Sanz Lafuente andrea Ekonomia Saileko “Historia eta Erakunde Ekonomikoak” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta deialdian ezarritako epea igarota ez denez erreklamaziorik aurkeztu lanpostua betetzeko proposamenaren aurka.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Gloria Sanz Lafuente andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Historia eta Erakunde Ekonomikoak” jakintza-arlokoa da, 5156 zenbakia du eta Ekonomia Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du. Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 11n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2010967