Iragarkia
227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
325/2020 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda eta onesten baitira eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2020-2021 ikasturterako tarifak eta kuotak.
Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: funtzionamendu-jarraibide batzuk; argitara ematea 2020-2021 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horrengatik laguntza duten ikasleek pagatu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.
Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993ko maiatzaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) finkatzen dena aplikatzen da jarduketa honetan; izan ere, agindu horrek garatzen du Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa).
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2020-2021 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
2. Onestea 2020-2021 ikasturteko jantoki zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak, ebazpen honen II. eranskinean daudenak. Hartan ezartzen da zer eranskin beharko diren ikastetxeetatik informazioa lortzeko.
3. Ikasturte horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Ebazpen horretan zehazten da, halaber, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak bidaltzea ikastetxe interesdunetara, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2020ko irailaren 21ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA
2020-2021 ikasturterako jantoki baimenduak
Mota eta kudeaketa modalitatea
ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK | |
LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA | |
ABARTZUZA | Zumadia HLHIP |
ANTSOAIN | Ezkaba HLHIP |
BERIAIN | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
JAUNTSARATS | Oihanzabal HLHIP |
LOS ARCOS | Santa María HLHIP |
IRUNBERRI | San Juan HLHIP |
MUTILOA | San Pedro HLHIP |
NOAIN | San Miguel HLHIP |
ORKOIEN | San Miguel HLHIP |
Auzalar HLHIP | |
IRUÑA | Andrés Muñoz Garde HBIP |
GARES | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
ZANGOZA | Luis Gil HLHIP |
TUTERA | Torre Monreal HBIP |
VIANA | Ricardo Campano HLHIP eta |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua | |
ATARRABIA | Lorenzo Goicoa HLHIP |
Atargi HLHIP | |
ZIZUR NAGUSIA | Camino de Santiago HLHIP |
Catalina de Foix HLHIP | |
Erreniega HLHIP | |
OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA | |
AGOITZ | San Miguel HLHIP eta |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua | |
BERRIOZAR | Mendialdea I HLHIP |
Mendialdea II HLHIP | |
BETELU | Araxes HLHIP |
CASCANTE | Vicenta María HLHIP |
DONEZTEBE | San Miguel HLHIP eta |
Mendaur DBHI | |
ELIZONDO | Elizondo HLHIP |
LIZARRA | Remontival HLHIP |
ETXARRI ARANATZ | San Donato HLHIP |
GARRALDA | Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP eta |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua | |
GOIZUETA | Andres Narbarte Xalto HLHIP |
UHARTE | Virgen Blanca HLHIP |
IRURTZUN | Atakondoa HLHIP |
LARRAINTZAR | Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua | |
LEITZA | HLHIP Erleta eta Amazabal BHI |
LEKUNBERRI | Ibarberri HLHIP |
LESAKA | Irain HLHIP |
LUZAIDE | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
MUTILOA | Irulegi HLHIP |
OTSAGABIA | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua | |
ERRIBERRI | Príncipe de Viana HLHIP |
ERRONKARI | Julián Gayarre HLHIP eta |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua | |
TAFALLA | Marqués de la Real Defensa HLHIP |
ZUBIRI | Gloria Larrainzar Eugi HLHIP |
ZUDAIRI | Las Améscoas HLHIP |
ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK | |
LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA | |
ALLO | La Cruz HLHIP |
ALTSASU | Zelandi HLHIP |
ANDOSILLA | Virgen de la Cerca HLHIP |
ARIZKUN | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
ARGUEDAS | Sancho Ramírez HLHIP |
AZAGRA | Francisco Arbeloa HLHIP |
AZPILKUETA | Azpilkueta HLHIP |
BARAÑAIN | Alaiz HLHIP |
Eulza HLHIP | |
Los Sauces HLHIP | |
BARASOAIN | Martín Azpilcueta HLHIP |
BEIRE | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
BUÑUEL | Santa Ana HLHIP |
BURLATA | Hilarión Eslava HLHIP |
Ermitaberri HLHIP | |
CABANILLAS | San Juan de Jerusalén HLHIP |
CAPARROSO | Virgen del Soto HLHIP |
ZARRAKAZTELU | Virgen de la Oliva HLHIP |
CASTEJÓN | Dos de Mayo HLHIP |
CINTRUÉNIGO | Otero de Navascués HLHIP |
CORTES | Cerro de la Cruz HLHIP |
FONTELLAS | Virgen del Rosario HLHIP |
FUSTIÑANA | Santos Justo y Pastor HLHIP |
IRURITA | Iruritako HLHIP |
LEGASA | Legasako HLHIP |
LAKUNTZA | Lakuntzako herri eskola HLHIP |
LARRAGA | San Miguel HLHIP |
LERIN | Doña Blanca de Navarra HLHIP |
LODOSA | Ángel Martínez Baigorri HLHIP |
MENDABIA | San Francisco Javier HLHIP |
MENDIGORRIA | Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP |
MONTEAGUDO | Honorio Galilea HLHIP |
MURCHANTE | Mardones y Magaña HLHIP |
OLAZTI | Domingo Bados HLHIP |
ORONOZ-MUGAIRI | Oronoz HLHIP |
OTEITZA | San Salvador HLHIP |
IRUÑA | Amaiur HLHIP |
Azpilagaña HLHIP | |
Bernart Etxepare HLHIP | |
Buztintxuri HLHIP | |
Cardenal Ilundáin HLHIP | |
Doña Mayor de Navarra HLHIP. | |
Ermitagañako HLHIP | |
García Galdeano HLHIP | |
Hegoalde HLHIP | |
Iturrama HLHIP | |
José María de Huarte HLHIP | |
El Lago de Mendillorri HLHIP | |
Mendigoiti HLHIP | |
Mendillorri HLHIP | |
Nicasio de Landa HLHIP | |
Patxi Larraintzar HLHIP | |
Rochapea HLHIP | |
San Francisco HLHIP | |
San Jorge HLHIP | |
Sanduzelai HLHIP | |
San Juan de la Cadena HLHIP | |
Paderborn-Víctor Pradera HLHIP | |
AZKOIEN | Juan Bautista Irurzun HLHIP |
RIBAFORADA | San Bartolomé HLHIP |
SAN ADRIÁN | Alfonso X el Sabio HLHIP |
SARRIGUREN | Hermanas Uriz Pi HLHIP |
SARRIGUREN | Joakin Lizarraga HLHIP |
TUTERA | Elvira España HLHIP |
Griseras HLHIP | |
Huertas Mayores HLHIP | |
Monte San Julián HLHIP | |
UHARTE ARAKIL | San Miguel HLHIP |
VALTIERRA | Félix Zapatero HLHIP |
ALESBES | El Castellar HLHIP |
OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA | |
AMAIUR | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
ARANTZA | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
ARBIZU | Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen proiektuetarako |
BERA | Ricardo Baroja HLHIP |
CORELLA | Ciudad de Corella HLHIP |
ERROIBAR | San Esteban HLHIP |
ETXALAR | Landagain HLHIP |
ITUREN | Pulunpa HLHIP |
MILAGRO | Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP |
IRUÑA | Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP |
ZUGARRAMURDI | Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP |
II. ERANSKINA
Eskola-jantokiko jarraibideak
1.–Hitzaurrea. Eskola-jantokiari buruzko datuen aurreikuspena eta eguneratzea.
COVID-19aren osasun krisiaren ondoriozko inguruabar bereziak direla-eta, 2020-2021 ikasturteko 157 egunetarako emanen dira eskola-garraioa erabiltzen duten ikasleendako eta ekonomia egoera ahulean daudenendako laguntzak, urritik ekainera, astean 5 egunetarako, salbu eta osasun agintaritzek erabakitzen badute egoera murriztaileago batera pasatu behar dela osasun arriskua handitu delako. Irailean, jantoki zerbitzua ematen duten ikastetxeetan, aurreko ikasturteetan bezala emanen da zerbitzu hori. Iraila erabiliko da hurrengo hilabeteetara (urritik aurrera) egokitzeko ordutegiei eta erabiltzaileei buruz zeuden aurreikuspenak.
Hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloaren arabera kudeatu eta antolatu behar da jantoki zerbitzua, eta horrek beharrezko egiten du, inoiz baino gehiago, jarraibide batzuk ezartzea eta zehaztea zer eranskin aurkeztu behar diren dagokion informazioa eskuratzeko. Informazio hori ikasturte hasieran eskatuko zaie ikastetxeei eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari, eta, gero, aldian-aldian, jantoki zerbitzua kudeatu eta antolatzeko.
Zerbitzu Osagarrien Atalari emanen zaizkio datu horiek, ebazpen honetako eranskinak erabiliz. Informazioa ikastetxe bakoitzak emanen du dagokion moduan eta posta elektronikoaren bidez: complementarioseducativos@navarra.es. Informazio hori ematea beharrezkoa da jantokirako laguntzen gaineko egiaztapenak eta ordainketak egiteko, bat etorriz maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Foru agindu horren bidez, garatu egin zen 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena.
Eranskinetako bakoitzean adierazi beharko dira ikastetxearen izena, ikasturtea eta informazioa zein egunetan ematen den.
2.–Haborokinak eta kuotak.
III. eranskinean zerrendatzen dira egun bakoitzeko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordinak eskualdeko jantokietako arduradunentzat, administratzaileentzat eta, irakasleak izanez gero, zaintzaileentzat. Kontu horri dagokionez, antolaketa arloko neurri batzuk ezartzen dira (III. eranskin honi gehitu zaizkio). Konpentsazio horiek nominaren bidez jasoko dira, ordainsaritzat hartzen direlako, eta eguneratu dira bat etorriz Nafarroako 2020ko Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritakoarekin.
Garraiatutako ikasleek eta ekonomia egoera ahulean daudenek eguneko 1,75 euroko kuota ordainduko dute eskualdeko jantokietan, asteko bost egunetarako, jantoki zerbitzua dutenetarako, alegia. Ezin izanen da inola ere zenbateko hori igo (Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko ditu kostu gehigarriak, garraiatutako ikasleen eta ekonomia egoera ahulean daudenen familiendako jantoki kuotetatik heldu direnak).
Posible da jantoki zerbitzuko kuota handiagoa izatea jantoki arruntetako ikasle guztientzat eta eskualdeko jantokietara joaten diren baina dirulaguntzarik ez duten ikasleentzat, COVID-19a dela-eta ezarritako neurrien ondorioz. Horri dagokionez, gogorarazten da ezen jantokiko kuotetako diru soberakinak erabiltzen ahalko direla bazkaltiarren kuotak beheititzeko, kontuan harturik zer ezartzen den Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduaren 5. artikuluko 12. apartatuan.
3.–Jantokia erabiltzen duten ikasleak.
IV. eranskinean, jantokia erabiltzen duten ikasleak zerrendatuko dira, honako hauek adierazita: bazkaltiar mota (dirulaguntzarik gabea, garraio antolatua, garraiorako banan banako laguntza, ekonomia egoera ahuleko familiakoa, edo ekonomia egoera ahulekoa izanik garraioa erabiltzen duena), izan daitezkeen alta eta bajen datak, eta ikasleen bertaratzea (ikasle bakoitza eskola jantokira benetan joandako egun kopurua). Baldintza hori nahitaezkoa izanen da, diruz lagundutako ikasleen kasuan, geroago jantokiko laguntza ordaintzeko.
Era berean, mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, ekonomia egoera ahuleko familia-unitate bateko kide direla egiaztatzeko laguntza arrazoi horrengatik jaso behar duten ikasleen kasuan.
Ekonomia egoera ahulean dauden ikasleek garraioa erabiltzen badute, bi baldintza horiek betetzen direla adieraziko da, eta, halaber, aurkeztu beharko dira mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak.
Garraio zerbitzuko eserleku hutsak erabiltzen dituzten ikasleak, jantoki zerbitzuan, “dirulaguntzarik gabekotzat” hartuko dira.
V. eranskinean jasotzen da jantokia erabiltzen duten ikasle kopuruaren laburpena, mailaz maila:
1. Garraiatutako ikasle kopurua (barne harturik garraio antolatua erabiltzen dutenak edo garraiorako banan banako laguntza jasotzen dutenak, baina ez eserleku hutsak erabiltzen dituztenak).
2. Ekonomia egoera ahuleko ikasle kopurua.
3. Ekonomia egoera ahulean egonik garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua.
4. Dirulaguntzarik gabeko ikasleen kopurua.
5. Jantokia erabiltzen duten ikasleen kopurua, guztira.
IV. eta V. eranskinetako informazioa honako data hauetan eskatuko zaie ikastetxeei:
1. 2020ko urriaren 16a baino lehen: lehen hiruhilekoari dagozkion izenen zerrenda. Eskualdeko jantokiak.
2. 2020ko urriaren 23tik azaroaren 6ra arte: lehen hiruhilekoari dagozkion eguneratzeak. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.
3. 2021eko urtarrilaren 8tik urtarrilaren 22ra arte: lehen hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) bigarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.
4. 2021eko apirilaren 12tik 30era arte, bigarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) hirugarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.
5. 2021eko ekainaren 1etik 10era arte: hirugarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) 2021-2022 ikasturteko lehen hiruhilekoan egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.
Ezartzen den datan bidali beharko da 2021-2022 ikasturterako aurreikuspena, eta, data erabakitzeko, kontuan hartuko da Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean finkatzen den egutegia (martxo-apirila).
4.–Guraso elkarteko zuzendaria/lehendakaria, arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzailea.
VI. eranskinean jakinaraziko dira jantokiko arduradunari, administratzaileari eta ikastetxeko zaintzaileari (baldin badago) buruzko datuak. Datu horiek urriaren 16a baino lehen bidali beharko dira, haborokinak nominan ordaintzeko.
Eginkizun horiek betetzean aldaketak gertatzen badira (bajak, baimenak, eszedentziak...), departamentuari jakinarazi behar zaizkio gertatzen direnean, nominan ongi ordaintzeko.
4.1.–Eginkizunak.
246/1991 Foru Dekretuan ezarrita daude guraso elkarteko zuzendariaren/lehendakariaren eginkizunak, arduradunarenak, administratzailearenak eta ikastetxeko zaintzailearenak. Foru dekretu horren bidez arautzen dira, derrigorrezko irakaskuntza mailetan, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak. Hona hemen eginkizun horiek:
1. Ikastetxeko zuzendariak edo, jantoki arrunten kasuan, ardura duen elkarteko lehendakariak honako eginkizun hauek izanen ditu:
a) Jantokian zerbitzuak ematen dituzten langileen buru izatea.
b) Gainbegiratzea jantokian hartu beharreko neurriak, garbitasunari, osasunari eta segurtasunari dagozkienak.
c) Kontrolatzea nola eramaten den kontabilitatea, eta jantokiaren antolamendua gainbegiratzea.
2. Jantokiko arduradunari eginkizun hauek dagozkio:
a) Jantoki zerbitzua antolatzea.
b) Zaintzea jantokian garbitasuna eta segurtasuna bermatzen direla.
c) Jantokian zerbitzuak ematen dituzten gainerako langileei aginduak ematea, kontuan hartuz ikastetxeko zuzendariak zehazten dituen jarraibideak.
d) Menuak erabakitzea, dagokion kontratuan ezarritakoari jarraikiz, kasua bada.
e) Elikagaiak eskuratzea.
Arduradunak erabiltzaileekin batera bazkalduko du, eta eskubidea izanen du jantoki zerbitzua doan erabiltzeko.
Jantoki zerbitzua kontratatzen denean, enpresak eginen ditu puntu honetako b), c) eta e) apartatuetan ezartzen diren eginkizunak, janaria prestatu eta banatzeari dagokionez eta kontratuan ezarritako zerbitzu osagarriei dagokienez, baina horien interpretazioa egokitu beharko zaie arduradunak ematen dituen jarraibideei.
Eskola jantokian zerbitzuak ematen dituzten langile guztiak, eginkizunei dagokienez, jantokiko arduradunaren menpe egonen dira, barne harturik langile subrogatuak edo enpresek kontrataturikoak.
3. Administratzaileari eginkizun hauek dagozkio:
a) Ordainketak agintzea eta horien frogagiriak aurkeztea Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordean.
b) Kobrantzak egitea eta jantokiko kontuan sartzea, eta horien frogagiriak entregatzea kasuan kasuko zenbatekoak ordaintzen dituztenei eta Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeari.
c) Kontabilitatea eramatea.
d) Minutak egitea, Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeak ematen dituen jarraibideen arabera.
Inork ez badu bere burua aurkezten eskualdeko jantokietako arduradun edo administratzaile kargua betetzeko, Eskola Kontseiluak izendatuko ditu kargu horien titularrak, eta nahitaezkoa izanen da horiek betetzea.
4. Irakasle zaintzaileek zainduko dute bazkaltiarren jokabidea egokia dela, eta zerbitzuak emanen dituzte ikasleek bazkaldu bitartean eta bazkaldu aurreko eta ondoko aisialdian.
4.2.–Ratioak.
Osasun egoera berezira egokitzeko, eta protokoloarekin bat etorriz, monitore/zaintzaile bakoitzeko ikasleen kopurua txikitzen da, bizikidetza-unitate egonkor bakoitzeko gehieneko ikasle kopuruari dagokionez, 2020-2021 ikasturtean jantoki zerbitzua emateko, baldin osasun agintaritzek ez badute erabakitzen egoera murriztaileago batera pasatu behar dela osasun arriskua handitu delako.
Taula honetan ematen dira ezarritako ratioak:
RATIOAK | |
Ratioa Haur Hezkuntzan | 15 |
Ratioaren frakzioa Haur Hezkuntzan | 10 |
Ratioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan | 15 |
Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan | 10 |
Ratioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan | 24 |
Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan | 16 |
Ratioa DBHn | 24 |
Ratioaren frakzioa DBHn | 16 |
Monitorearen/zaintzailearen orduak | 02:00 - 02:30 |
Zaintzailearen denbora 2 ordu eta erdira handitzen ahalko da, beharrezkoa izanez gero, osasun eta higiene neurriak bete daitezen jantoki zerbitzuan erabiltzen diren espazioetan.
Jantokiko monitore/zaintzaile kopurua egokitzen ahalko da, segun eta zenbat talde egonkor ezartzen diren guztira, jantokia banatzean. Egokitzapen hori eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali beharko da Zerbitzu Osagarrien Atalera (complementarioseducativos@navarra.es).
5.–Jantokiaren ordutegiak eta erabilera.
VII. eranskinean adieraziko da noiz hasi eta bukatzen diren klaseak eta noiz hasi eta bukatzen den jantokiko zerbitzua, ikastetxeari dagozkion hezkuntza-etapetarako, txanda bakoitzerako (egonez gero), astegun bakoitzerako eta irailerako nahiz ekainerako. Informazio hori urriaren 16a baino lehenago bidaliko da, IV. eta V. eranskinetan adierazitako datuekin batera.
6.–Informazioa bidaltzeko egutegia. |
INFORMAZIOA BIDALTZEKO AZKENEKO EGUNA | ERANSKINAK | |
Eskualdeko jantokiak | Jantoki arruntak | |
2020ko urriaren 16a | VI. eranskina.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak. 2020-2021 ikasturtea | |
2020ko urriaren 16a | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda. 2020-2021 ikasturtea. V. eranskina.–2020-2021 ikasturteko jantokiari buruzko laburpena. VII. eranskina.–2020-2021 ikasturteko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia. | |
2020ko urriaren 23tik azaroaren 6ra | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa. V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa. | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda (2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa). V. eranskina.–Jangelari buruzko laburpeneko datuak. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa. |
2021eko urtarrilaren 8tik 22ra | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea. V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa. | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea. V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa. |
2021eko martxo-apirila | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrendaren aurreikuspena (2021-2022 ikasturtea). V. eranskina.–Jantokiaren laburpeneko datuen aurreikuspena (2021-2022 ikasturtea). | |
2021 apirilaren 12tik 30era | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea. V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa). | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea. V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa). |
2021eko ekainaren 1etik 10era | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa). V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa). | IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa). V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa). |
7.–Jantokiko kontuak eta balantzeak.
Jantokiaren arduradunak aldatzen badira, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko zaio, eta baita Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari ere, aldatu dezan jantokiko kontu korrontea erabili ahal izateko sinadura baimendua.
Balantze ekonomikoak Zerbitzu Osagarrien Atalera bidali beharko dira 2021eko irailean.
8.–Garbiketarako materiala eta kontsumoak.
Ikastetxeak emanen du garbiketarako materiala, ikastetxearen funtzionamendu gastuen partida orokorraren kargura, eta ezin izanen da gastu gisa sartu ikastetxeko jantokiaren kontuan.
Ikastetxea zer udal-mugartetan dagoen, udal hori arduratuko da ikastetxearen instalazio guztiak garbitzeaz, barne harturik jantokia eta sukaldea hartzen dituzten lokalak, ikastetxearen parte baitira.
Hornidura kontsumoak (ura, argindarra, gasa, etab.) kasuan kasuko udalaren kargura izanen dira. Inola ere ez dira ordainduko ikastetxeko jantokiaren kontutik.
III. ERANSKINA
2020-2021 ikasturterako baimendutako kuotak eta haborokinak
IKASLE ONURADUNENTZAT BAIMENDUTAKO KUOTAK, ESKUALDEKO JANTOKIAK | |
Bazkaltiar kopurua | Ikasle bakoitzeko, egunero |
0-80 | 1,75 euro |
81-160 | 1,75 euro |
161-240 | 1,75 euro |
+240 | 1,75 euro |
Ezin izanen da inola ere zenbateko hori igo (Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko ditu kostu gehigarriak, garraiatutako ikasleen eta ekonomia egoera ahulean daudenen familiendako jantoki kuotetatik heldu direnak). |
NAFARROAKO GOBERNUAREN MODULU EKONOMIKOA | |
Eskualdeko jantokiak | Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa) |
Jantoki arruntak | Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko |
Salbuespenez, baldin eta aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta eskola jantokien partidarekin finantzatutako beste jarduerarik kaltetzen ez bada, defizitak konpentsatzen ahalko dira baldin halakorik sortzen bada egoera sozioekonomiko ahulean egonik garraioa erabiltzen duten ikasleen familiek ezin dituztelako ordaindu Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak; horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jaso dezaketen kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria erakutsi beharko da, egoerari hori berariaz frogatzen duena. |
EGUNEKO BAIMENDURIKO HABOROKINAK, ZENBATEKO GORDINETAN Irakasleek jasotzen dituzten haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira | |||
Bazkaltiar kopurua | Jantokiko arduraduna | Administratzailea | Zaintzaile bakoitzeko |
0-80 | 17,05 euro | 15,08 euro | 17,05 euro |
81-160 | 19,04 euro | 15,08 euro | 17,05 euro |
161-240 | 20,42 euro | 16,89 euro | 17,05 euro |
+240 | 21,13 euro | 19,35 euro | 17,05 euro |
40 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak beteko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak (arduradunari dagozkionak). 41 eta 100 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak betetzen ahalko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak; kasu horretan, ordainsari bakarra jasoko du (bi ordainsarien baturaren %75). 101 bazkaltiarretik gorako eskualdeko jantokietan, bi pertsonek beteko dituzte derrigorrez jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta horietariko bakoitzak aurreko taulan ezarritako ordainsariak jasoko ditu. |
IV. ERANSKINA
Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda.
V. ERANSKINA
VI. ERANSKINA
Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak.
VII. ERANSKINA
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia.
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
Iragarkiaren kodea: F2011076
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50