223. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

108/2020 EBAZPENA, irailaren 16koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, onesten dituena 2020-2021 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itundutako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan daude. Legearen VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautzen dira. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoak dira.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdiko mailakoak edo goiko mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten baitira.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.

Ebazpen honen xedea da 2020-2021 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia eta garapena ezartzea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia eta garapena ezartzearen aldeko txostena eman duela.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2020-2021 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzak Nafarroako ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia eta garapena. Ebazpen honen eranskinean jasota daude.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko irailaren 16an.–Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartzeko prozesuaren egutegia eta garapena

1. Onartzeko prozesuaren egutegia.

1. Epe arrunta izena duen epe bakar bat dago Nafarroako ikastetxe publikoetako ikasleak araubide bereziko kirol ikasketetan onartzeko prozesuan.

2. Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratutako irakaskuntzetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia hauxe da:

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen maila

Mendi ertaineko erdi mailako zikloko bigarren maila

Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren maila

Inskribatzeko epe arrunta

2020ko urriaren 1etik 7ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda (2)

2020ko urriaren 27a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2020ko urriaren 27tik 29ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda (2)

2020ko urriaren 30a

Matrikulatzeko epea (3)

2020ko azaroaren 2tik 4ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

(2) Nafarroako Gobernuaren Katalogoko fitxan argitaratuko da: http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/6155/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada.

(3) Ikaspostua lortzen duena eta adierazitako epean matrikulatzen ez dena onartzeko prozesutik kanpo geratuko da.

2. Onartzeko prozesuaren garapena:

Epe arrunta. Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du, behar bezala beteta, Nafarroako Gobernuaren tramiteen Katalogoan dagokion fitxan dagoen eredu ofizialari jarraituko diona. Fitxa hori aurrerago apatzen da, oinarri honetan bertan.

Inskripzio eskaera aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboari zuzenduko zaio edo bertan aurkeztuko da. Inskripzio eskaera ondoko hauen bidez aurkez daiteke:

a) Educa-Ataria erregistro telematikoa, aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboari zuzendua, tramiteen fitxaren esteka honetatik:

–“Inskripzioa kirol irakaskuntzetan: Mendia eta Eskalada”.

http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/6155/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada

b) Aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboetan, bertara joanda.

Ikastetxeak eskaera orriaren fotokopia zigilatua emanen die ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

KIROL IRAKASKUNTZAK

IKASTETXEA

Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila

SAKANA LH IBP

Zelai 93

31800 Altsasu

Tel.: 948 56 48 15

fpsakanalh.educacion.navarra.es/web

Erdi-mailako Mendiko bigarren maila

Eskaladako bigarren maila

Inskripzio eskaerak jasotzen dituen ikastetxeko zuzendariak, salbuespenez, 2020-2021 ikasturteko onartzeko prozesuan, eskatzen ahalko die ikastetxeko bigarren hezkuntzako irakasleei, irakaskuntza hauetan irakasten dutenei, irakaskuntza hauetako inskripzioaren aholkularitza, orientazio, antolamendu eta kudeaketa lanetan laguntzeko.

2. Irakaskuntza hauetan sartzeko baldintzak Estatuaren oinarrizko araudian ezarritakoak dira.

3. Sartzeko baldintzak inskripzio epean egiaztatu beharko dira: 2020ko urriaren 1etik 7ra (14:00ak arte).

Inskripzio unean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen kasuan, data hauen ondoren frogatzen ahalko dituzte: 2020ko urriaren 23ko 14:00ak arte. Kirol arloko sarrera proba espezifikoak Nafarroan 2020an egin dituzten pertsonen kasuan, Hezkuntza Departamentua izanen da sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak aurkeztuko dituena, ofizioz.

4. 2019-2020 ikasturtean onartua izateko, aplikagarria da 2019-2020 ikasturtean kirol irakaskuntzetan onartzea arautzen duen apirilaren 1eko 153/2019 Ebazpenaren 4., 5. eta 6. oinarrietan xedatutakoa. Erreferentziazko datak eranskin honetan ezarritakoak dira.

Ikaspostuen eskaintza.

5. 2020-2021 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitatean kirol irakaskuntzen eskaintza hauxe izanen da: Mendi-kiroletako eta Eskaladako espezialitateak:

–Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen mailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 16 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak ere barne.

–Mendi ertaineko erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 16 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak ere barne.

–Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 4 ikaspostu, gutxienez, eta 8 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak ere barne.

6. Eskaera egiten duten ikasleen kopurua talde bakoitzerako ezarritako gutxieneko kopurua baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du dagokion eskaintza. Eskaeren kopurua talde bakoitzerako eskainitako ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, ebazpen honetan onarpenerako ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak aldatzen ahalko du ratio hau, osasun egoeraren bilakaera eta osasun-agintaritzaren gomendioak kontuan hartuta, besteak beste.

Ikaspostuen erreserba.

7. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako portzentajeen arabera, ikaspostu hauek gordeko dira Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen mailan:

a) Taldeko 2 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izana frogatzen dutenentzat.

b) Taldeko ikaspostu bat, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.

c) Taldeko 2 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

d) Taldeko 2 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa, edo baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen direnak, hain zuzen.

8. Ebazpen honetan ezartzen den ratioa bete arte geratzen diren ikaspostuak izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat edo hortik gorako bat frogatzen dutenentzat. Betetzen ez diren erreserbatutako ikaspostuak erreserbarik gabeko ikaspostuei gehituko zaizkie.

Matrikulak bateragarri egiteko eta onartzeko irizpideak.

9. Mendi-kiroletako eta eskaladako lehen mailarako eta Mendi Ertaineko eta Eskaladako bigarren mailarako, aplikagarriak dira lehen aipatu den apirilaren 1eko 153/2019 Ebazpenaren 9. oinarriaren 1. eta 2. apartatuetan ezartzen diren onartzeko irizpideak, hurrenez hurren, baita aipatu ebazpenean ezartzen diren matrikulak bateragarri egiteko irizpideak ere.

Iragarkiaren kodea: F2010801