220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2020rako karga-tasak

Zabaltzako Udalak, 2020ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, 2020rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2020ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 25ean, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Zerga-tasa: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga. %3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arraitzan, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2010817